PARADISUKO BARATZEA
Bazen behin printze bat, inork baino liburu gehiago zituena.
Printze honek mundu honetan gartatutako gauza guztiei buruz zekien baina paradisuko baratzea non zegoen ez zekien, eta hori zen gehien jakin nahi zuena. Txikia zen bitartean eta eskolara hasi behar zuenean, amonak kontatu zion paradisuko baratzean izzugarrizko pastelak zeudela, lore bereziak…
Pastel horiak jaterakoan geografia eta aritmetikako gaiak ikasi egiten ziren, orduan zenbat eta gehiago jan gero eta gehiago jan gero eta gehiago ikasten zen.
KARMELEREN URTEBETETZEA
Larunbata heldu zen, arratsaldea horretan Karmeleren urtebetzea ospatu zen bere etxean.
Arratsaldeko lauretan Karmeleren etxera joan ziren Txispas eta urtzi. Ailegatzean Karmeleri bere oparia eman zioten eta barrura sartu ziren. Oihane eta beste neska guztiak dantzatzen ari ziren beste mutil batzuekin elkartuta.
Urtzi, Oihane ikusterakoan berarengana hurbildu zen berarekin dantzatzeko asmoz baina bat-batean beste neska bat Urtziren aurrean jarri zen. Ane deiturikoa. Urtzi zuen gustoko. Anek Urtzirekin dantzatu nahi zuen baina Urtzik oso harrituta zegoenez ez zekien zer esan. Momentu guztietan Oihane zeukan buruan eta pentsatzen zuen Anerekin dantzatzen ba zuen Oihane hazerretuko zela.
Askenik Urtzik ezer esan gabe Karmelerengana joan zen, agurtu eta etxera joan zen.
Naturako azterketa
Arratsaldeko azken orduan Naturako azterketa zuen. Urtzi oso urduri zegoen. Hurrengo astean azterketa hau gainditzen bazuen akanpadara joango zelako, bestela azteburu osoa etxean baitzuen eta gainera akanpadara joan gabe geldituko zen.
Azken ordua heldu zen. Klasera sartu ziren, irakasleak orri zuriak banandu zituen eta arbelean hiru galdera idatzi zituen. Asterketa hasi eta Urtzik ez zuen ideiarik, galderak irakurri zituen eta harrituta gelditu zen. Ez zekien galdera bat ere ez !
Hogei minutu pasa eta gero azterketa irakaslearen mahaian utzi zuen. Klasetik atera zen eta etxera heltzerakoan amaren lehenengo galdera hau izan zen: Zelan azterketa laztana ?
Urtzik ez zekien zer esan, berehala bere logelara joan zen eta ezinezko zen Urtzi logelatik ateratzea.
ATSEDENALDIA
Atsedenaldiaren ordua heldu zen. Urtzi, Agirre eta Edorta beste lagun batzuekin elkartu ziren eta futbolera jolastea erabaki zuten.
Patioko eserleku batean Oihane eta neska gehienak zeuden pipak, pepeak, rufleak eta halako poltsak jaten.
Beti bezala, Urtzi Oihaneri begira zegoen eta halako batean Urtzik pilota botatzerakoan, jarraian Oihaneren buruan erori zen.
Berehala Oihanerengana abiatu zen eta barkamenak eskatu zizkion. Lehenengo momentuan Oihane oso haserretuta zegoen baina nahi gabe izan zela konturatu zenean, haserrea pasatu zitzaion.
POEMA
Astelehena heldu zen. Goizeko lehen orduan, klaseko guztiak zarataikaragarria sortzen ari ziren. Batzuk abesten zeuden, beste batzuk klarionak botatzen… Urtzi Oihaneri begira zegoen denbora osoan, ezin zuen burutik kendu.
Bigarren orduan Euskera eta Literatura zuten “ Iglesias “ irakaslearekin.
Egun horretan Iglesias, ikasleek egin behar zituzten idazlanak zuzenduta ekarri zituen. Bakarrik bost idazlan zeuden ondo. Hauetariko bat Urtzirena zen. Iglesiasek klasean irakurtzeko esan zion. Urtzi oso urduri ipini zen, bere lana maitasunezko poema bat izan zen eta Oihaneri ezkainita zegoen.
Poema primeran irakurri zuen eta klaseko lagun guztiak harriturik gelditu ziren.
Klaseak amaitu eta etxera heltzeko gogo handia zeukan, aitari lana erakutsi nahi baitzion.
Egun ederra Mendian
Igandea heldu zen. Urtzi gau horretan ezin zuen lorik egin, oso urduri zegoen. Goizeko 10:30-ean Oihanerekin bildu zen herriko plazan, bertan lagun guztiak aurkitu ziren.
Monitorea Txomin zen, oso mutil majua. Gorka eta Agirre beti elkarrekin zeuden bidaian eta Garazi eta Eider txutxu-mutxuka zebilen goiz osoan, Oihane eta Urtziri buruz hitz egiten.
Urtzik ez zuen sinesten Oihanerekin zegoela eta momentu batzuetan oso txarto sentitzen zen, urduritasunagaitik.
Oihanek berriz, ez zeukan inolako arazorik Urtzirekin eta bidaia osoan berari gertatutako istotioak kontatzen zizkion Urtziri. Goiz osoan elkarrekin egon ziren. Urtzi maiteminduta zegoela pentsatzen zuen baina ez zen gai Oihaneri esateko.
Azkenik, bakoitza bere etxera joan zen eta hurrengo egunean klasean elkartu ziren berriro.
MAITEMINDUTA
Urtzik Oihane du gustoko. Eskolara heltzean Oihanerekin topatu zen. Berehela oso urduri jarri zen, berak galdetu zion igandean mendira joateko gogorik zuen.
Urtzi irrikitan zegoen Oihanerekin joateko baina lotsagaitik pentsatu behar zuela esan zion.
Eskolara sartu ziren biak. Lehenengo ordua oso aspergarria izan zen, lehen mundu-gerrari buruzko gaia eman zuten. Lehenengo ordua amaitu ondoren, Urtzik Edortarekin hitz egin nahi zuen. Edortarekin aurkitzerakoan berehala kontatu zion igandean Oihanerekin zuen plana. Edortak Oihanerekin joateko esan zion pentsatu gabe.
Askenik, Urtzik ez daki zer egin eta ezin du Oihane burutik kendu…
HARREMANAK OHIANEREKIN
Eskolara heltzean, betiko lekuan elkartzen ziren beti, ikastolako patioan.
Urtzi eta Txispa elkarrekin joan ziren eskolara, ailegatzean patio osoa beteta zegoen. Jende guztia hitzegiten eta batzutan amodiozkio gauzak entzutan ziren. Lehenego hiru orduakoso azpergarriak izan ziren Urtzirentzat. Horragotik, patio ordua heltzean, Txispasekin elkartu zen berriro.
Futbol zelaira heltzerakoan Ohiane eta Eiderrekin topatu ziren.
Urtziri betidanik gustatu izan zaio Ohiane, horregaitik beti Ohiane ikusterakoan oso urduri jartzen zen.
Oso neska polita zela iruditzen zitzaion !
KURTSO HASIERA
Gaur kontatuko dizuet nola izan den nire kurtso hasiera eta klaseko giroa nolakoa den.
Lehenengo egunetik konturatu nintzen kurtso hau gogorragoa izango zela eta ikasten ez banuen azkenean ez nuela gaindituko. Ikasle berdinak ditugu, hitru izahn ezik. Orokorrean guztiak oso majuak.
Momentu honetan klaseko giroa ez da oso ona. Klaseko ikasle batzuek haserretuta daude ikasle batekin. Pasa den urtean saiatu ginen gauzak konpontzen baina azkenean ez genuen ezer lortu.
Espero dut kurtso hau gainditzea eta klaseko giroa hobetzea.
Ikasten eta klaseko lana egiten lortuko dudala uzte dut ! Aurrera bolie !!!
Agur bero bat.
LABURPENA
Aitaren bronkaren ostean, Urtzi nahigabetuta zegoen. Egun horretan, ez zuen gasaldu, korapilo bat baitzuen sabelean.
Goizean, eskolara joan zen eta bidean lagun batzuekin aurkitu zen. Egun oso txarra izan zuen eskolan eta etxera eltxerakoan, aita oso haserretuta zegoen.
Ikasgai guztiak gainditu behar zituela esan zion.
Urtzi informatika eta Natur Zientziak suspendituko zituela esan zion.
Askenean, beti bezala Urtzi berriro zigortuta geratu zen.