ATSEDENALDIA
Atsedenaldiaren ordua heldu zen. Urtzi, Agirre eta Edorta beste lagun batzuekin elkartu ziren eta futbolera jolastea erabaki zuten.
Patioko eserleku batean Oihane eta neska gehienak zeuden pipak, pepeak, rufleak eta halako poltsak jaten.
Beti bezala, Urtzi Oihaneri begira zegoen eta halako batean Urtzik pilota botatzerakoan, jarraian Oihaneren buruan erori zen.
Berehala Oihanerengana abiatu zen eta barkamenak eskatu zizkion. Lehenengo momentuan Oihane oso haserretuta zegoen baina nahi gabe izan zela konturatu zenean, haserrea pasatu zitzaion.