KARMELEREN URTEBETETZEA
Larunbata heldu zen, arratsaldea horretan Karmeleren urtebetzea ospatu zen bere etxean.
Arratsaldeko lauretan Karmeleren etxera joan ziren Txispas eta urtzi. Ailegatzean Karmeleri bere oparia eman zioten eta barrura sartu ziren. Oihane eta beste neska guztiak dantzatzen ari ziren beste mutil batzuekin elkartuta.
Urtzi, Oihane ikusterakoan berarengana hurbildu zen berarekin dantzatzeko asmoz baina bat-batean beste neska bat Urtziren aurrean jarri zen. Ane deiturikoa. Urtzi zuen gustoko. Anek Urtzirekin dantzatu nahi zuen baina Urtzik oso harrituta zegoenez ez zekien zer esan. Momentu guztietan Oihane zeukan buruan eta pentsatzen zuen Anerekin dantzatzen ba zuen Oihane hazerretuko zela.
Askenik Urtzik ezer esan gabe Karmelerengana joan zen, agurtu eta etxera joan zen.
Naturako azterketa
Arratsaldeko azken orduan Naturako azterketa zuen. Urtzi oso urduri zegoen. Hurrengo astean azterketa hau gainditzen bazuen akanpadara joango zelako, bestela azteburu osoa etxean baitzuen eta gainera akanpadara joan gabe geldituko zen.
Azken ordua heldu zen. Klasera sartu ziren, irakasleak orri zuriak banandu zituen eta arbelean hiru galdera idatzi zituen. Asterketa hasi eta Urtzik ez zuen ideiarik, galderak irakurri zituen eta harrituta gelditu zen. Ez zekien galdera bat ere ez !
Hogei minutu pasa eta gero azterketa irakaslearen mahaian utzi zuen. Klasetik atera zen eta etxera heltzerakoan amaren lehenengo galdera hau izan zen: Zelan azterketa laztana ?
Urtzik ez zekien zer esan, berehala bere logelara joan zen eta ezinezko zen Urtzi logelatik ateratzea.
ATSEDENALDIA
Atsedenaldiaren ordua heldu zen. Urtzi, Agirre eta Edorta beste lagun batzuekin elkartu ziren eta futbolera jolastea erabaki zuten.
Patioko eserleku batean Oihane eta neska gehienak zeuden pipak, pepeak, rufleak eta halako poltsak jaten.
Beti bezala, Urtzi Oihaneri begira zegoen eta halako batean Urtzik pilota botatzerakoan, jarraian Oihaneren buruan erori zen.
Berehala Oihanerengana abiatu zen eta barkamenak eskatu zizkion. Lehenengo momentuan Oihane oso haserretuta zegoen baina nahi gabe izan zela konturatu zenean, haserrea pasatu zitzaion.