Egun ederra Mendian
Igandea heldu zen. Urtzi gau horretan ezin zuen lorik egin, oso urduri zegoen. Goizeko 10:30-ean Oihanerekin bildu zen herriko plazan, bertan lagun guztiak aurkitu ziren.
Monitorea Txomin zen, oso mutil majua. Gorka eta Agirre beti elkarrekin zeuden bidaian eta Garazi eta Eider txutxu-mutxuka zebilen goiz osoan, Oihane eta Urtziri buruz hitz egiten.
Urtzik ez zuen sinesten Oihanerekin zegoela eta momentu batzuetan oso txarto sentitzen zen, urduritasunagaitik.
Oihanek berriz, ez zeukan inolako arazorik Urtzirekin eta bidaia osoan berari gertatutako istotioak kontatzen zizkion Urtziri. Goiz osoan elkarrekin egon ziren. Urtzi maiteminduta zegoela pentsatzen zuen baina ez zen gai Oihaneri esateko.
Azkenik, bakoitza bere etxera joan zen eta hurrengo egunean klasean elkartu ziren berriro.